7 MIRARIAK (1)

Hasteko, bi zazpi mirari mota dagoz: antzinako munduko zazpi mirariak eta munduko zazpi mirari berriak. Hemen, antzinakoak azalduko doguz.

ANTZINAKOAK

1-Gizako Piramide Handiak

Antzinetako zazpi eraikinik azpimarragarrienetako bat. Gizako nekropoliko hiru piramideetatik handiena da. Keops (edo Khuphu) faraoiak eraikiarazi zuen.

Egiptoarrek eraiki zuten, baino ez dago adostasunik piramidearen eraiketaren data zehatza finkatzeko, baina espezialistak bat datoz Keopsen gobernupean eraiki zela baieztatzeko, K. a. XXVI. mendearen lehen erdian alegia. Piramidearen amaiera K. a. 2570ean datatua dago. Bere izena Khufuren ostertz argitsua zen.

Keopsek Piramide Handia eraikitzea agindu bazuen, ez zuen esklaboekin egin, denbora askoan pentsatu izan den bezala, baizik eta ondo prestaturiko langileekin, geometrian, estereotomian (harria mozteko artea), astronomian etab... ezagutza handiak zituzten buruzagiek zuzenduak. Horregatik, litekeena da piramidearen eraikuntza ez izatea Keopsen erregealdiak ospea galtzearen arrazoia, baizik eta errege honek hartutako neurri erlijioso eta administratiboak, oso modu kaltegarrian eragin zutenak ondorengo tradizio egiptoarrean, mendeen igaroarekin Keopsen irudia okertuz.


2-Babiloniako Lorategi Esekiak

Babilonian zeuden, gaur egungo Irakeko Al-Hillah hiritik gertu. Antzinako Grezia eta Erromako autoreen (Estrabon, Diodorus Siculus, Kinto Kurtzio Rufo) izkribuetan agertzen badira ere, existitu ziren ziurtasunik ez da.
Lorategien eraikuntza, Amitisi emazteari bere maitasuna erakutsi nahi zion Nabukodonosor II.a Babiloniar erregeari egotzi zaio. Antza denez, Amitisik Mediako (Kurdistan) bere sorterri menditsuko landarediaren oroimina zuen, Babiloniako ordoki agorren oso desberdina baitzen. Emaztea alaitzeko, K. a. 600 aldean, erregeak lorategi ederrez estalitako muino artifizial hau oparitu zion.

3-Olinpiako Zeusen Estatua

Olinpiako Zeusen Estatua Antzinako Greziako eskultura kriselefantinoa, Munduko Zazpi Mirarietako bat zen. Fidias eskultore greziarrak amaitu zuen ggb K. a. 435an.
Zeusen eskulturatzarra (12 metro garai) Zeusen Tenpluaren barnean zegoen, Olinpian. Estatua kriselefantinoa zen, hau da, boliz eta urrez eginikoa.

Eskultura honetan, Zeus eserita agertzen zen boliz, urrez, ebanoz eta harribitxiz estalitako tronuan. Zeusen eskuin eskuan Nikeren eskultura txikia zegoen, garaipenaren jaikosarena, eta ezker eskuan aginte makila distiratsua gainean arranoa zuela.





4-Efesoko Artemisaren Tenplua


Artemisaren Tenplua Efeson zegoen greziar tenplua ze, Artemisa jaikosari eskeina eta Munduko Zazpi Mirarietako bat.
Artemisa emankortasunaren jainkosa zen (erromatarrek Diana deitzen zuten). Efeson tenplu bat zuten Artemisa gurtzeko, oraingo Selçuk herri turkotik hurbil. Baina tenplu honek su hartu zuen Zimerisen inbasioan K. a. VII. mendean. Kreso, Lidiako erregeak eta txanponaren asmatzaileak, berreraikitzea erabaki zuen. Erregeak biztanleei dirua eskatu zien eta leku bat jarri zuen nahi zuten dirua jartzeko.







5-Halikarnasoko Mausoleoa

Halikarnasoko Mausoleoa, haitzurdin zurizko hilobi monumental bat zen, antzinateko Munduko Zazpi Mirarietako bat. Mausolo Kariako erregearen omenez eraikia izan zen.

Historialarien arabera, Mausoloren bizitzak ez du ezer nabarmengarririk, bere hilobiaren eraikuntza izan ezik. Egitasmo hau Artemisia II.a Kariakoak pentsatu zuen, Mausoloren arreba eta emaztea zena. Eraikuntza, Mausoloren erregealdian hasiko zen, eta, beharbada, K. a. 350ean amaitua izan zen, Mausoloren heriotzatik hiru urte eta Artemisiaren heriotzatik urte betera.

Hilobi monumental hau eraikitzeko enkargua, Satiros eta Piteos arkitektoei eman zitzaien, hauek, 30x40 metroko egitura bat eraiki zutelarik. Bere gainean, joniar ordenako 117 zutabe bi hilaratan, piramide mailakatu erako sabaia eusten, eta, azken honen gainean, erregea eta erreginaren irudiak zituen kuadriga baten estatua, orotara, 50 metroko altuera hartzen zuelarik. Mirari hau osatzeko, garaiko greziar eskulturgile hoberenek, bere egituran irudiak eta erliebeak zizelkatu zituzten. Orotara izan zituen estatua kopurua, 444koa izan zen, gutxi gora-behera. Gurdi bat eta lau zaldiren estatua batekin koroatua zegoen.

6-Rodasko Kolosoa

Rodasko Kolosoa Rodasko kaian eraikitako eta Helios jainko greziarraren omenezko estatua erraldoia izan zen. Munduko Zazpi Mirarietako bat izan zen. 32 m inguruko garaiera zuen. Estatuaren eraikuntzak 10 urte iraun bazuen ere, 50 urte bakarrik egon zen zutik, lurrikara batek eraitsi zuelako.







7-Alexandriako Itsasargia


Alexandriako itsasargia K. a. III. mendean (K. a. 285 - K. a. 247) Alexandriako Faros uhartean (egungo Egipton) antzinako greziarrek eraiki zuten dorrea izan zen. Porturako erreferentzia puntu izan zedin eraiki zen, ondoren itsasargi bilakatu zuten. Munduko Zazpi Mirarietako bat izan zen.
115 eta 150 metro bitarteko altuerarekin, gizakiak egindako egitura altuena izan zen mende askoan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.